Merkataritzaren egungo egoera aztertzen, establezimendu kopurua gutxitzen joan dela ikusi dugu, batez ere tradizionalak eta frankizia asko sartu direla sektore guztietan, modakoetatik hasi eta ostalaritzakoetara, honek transmititzen diren negozio kopuruaren jaitsiera garrantzitsua suposatzen du, batzuk itxi eta besteek irekitzen dutelako.

 

Honek arazo bat suposatzen du merkatari askorentzat, euren negozioa pentsio fondo garrantzitsu bat zelako eta lortzen ez badu bere erretiroaren okertze nabarmena suposatuko lukeelako.

 

Negozio baten transmisioa planteatzen denean, argi dago baloratzeko elementu multzo bat dagoela, alde batetik aktibo materialak daude eta beste alde batetik inmaterialak.

 

Aktibo materialen artean, izakinak, makinaria lokalak eta gure negozioa ustiatzeko beharrezkoak diren elementuak daude. Hauek modu objektibo batean neurtu daitezke neurri batean eta ez dute arazo handiegirik planteatzen bere balorazioa egiteko orduan, merkatuko balioak dituztelako eta konparatu.

 

Baina beste alde batetik, elementu inmaterialak daude, negozio baten arima direnak eta funtsean bi elementu dira, knowhow-a  eta merkataritza fondoa.

 

KnowHow-a, - “nola egin jakitea" – franchising sistemaren funtsezko elementuetariko bat. Termino honek Ameriketako Estatu Batuetan du jatorria, mundu osoagatik hartua izan den arren, ez du adiera bakarra. Frantsesek ere "savoir faire" deritzote.

 

Enpresariak bere negozioa ustiatzeko bereganatu dituen esperientzien eta prozeduren multzo osoari eta sektorean arrakasta lortzea posible egin dionari deritzogu.

 

Hobeto ulertzeko, ondorengo adibide erraz hau garatuko dugu:

 

Pertsona batek piano bat konpondu behar du, pianoari aurrealdean mailukada bat ematen dio eta konponduta dagoela dio, pianoaren soinua ona da berriro. Konpondu zuenak mila euro eskatzen ditu konponketagatik eta pianoaren nagusiak oso haserre dio:  hainbeste mailukada bategatik? Eta besteak: ez, mailukadagatik euro bat, gainontzekoak non eman jakiteagatik. Hau da KnowHow-a.

 

KnowHow-aren esentziaren inguruan, baieztatzen da ezagutza multzo baten inguruko sekretu bat dela, industria (produktu edo prozeduretan) merkataritza edo zerbitzu eskaintza izaerakoa, dituenari lehia abantaila bat ematen diotena, eta ez zabaltzearren esfortzua egiten duelarik.

 

Esandakoaren inguruan, ondorengo osagaiak ondorioztatzen dira:

 

  • Jakintza erabilgarrien inguruko sekretua, hau da, beharrak asetzea posible egiten dutenak.
  • Sekretua duenarentzat lehia abantaila: sekretuarengan eskubideak dituen titularrarentzat irabazi iturria dela esan nahi du
  • Sekretuaren industria- edo merkataritza- izaera: erreferentzia egiten da orduan, enpresa kontzeptu zabalera.
  • Ez zabaltzeko esfortzua: eskubidearen titularrak, hirugarrenek bere enpresa sekretua jakitea ekiditen duten ekintzak burutzen ditu, honetatik ondoriozta dezakegu lehia abantailak dituen sekretuaren jabe denak, sekretu hau jakin ez dadin beharrezko neurriak hartzen ez baditu ezingo dela enpresa sekretuaz hitz egin, eta ordenamendu juridikoak ez du babestuko sekretuaren jabea.

 

Frankizia eta know how lizentzia edo marka erabilera lizentzia, edo patente erabilera lizentiza edo teknologia transferentzia kontratua edo know how transferentzia kontratuaren arteko oinarrizko ezberdintasuna ondorengoa da: frankiziaren kasuan fiskalitate bat dago frankiziatzailearen aldetik, frankizia hartu duenarekiko ondasunen ekoizpen edo zerbitzuen prestaketa prozesuan, hau da, frankizia hartu duenak ez du askatasunik aldaketak egiteko Lizentzia duen batekin, kontzesionario batekin, know how teknologia onuradun batekin edo enpresa lankidetzekin alderatzen badugu. Horregatik, frankizia hartzen duena frankizia kontratuan agertzen diren baldintza gehigarrietara lotuta dago, sostengu kontratuetatik sortzen direnak.

 

Merkataritza fondoa bi ohar argitzailerekin definitua izan da. Alde batetik “merkataritza fondoa izenpean jasotako elementuak aktibo ukiezinak eta identifika ezinak dira, enpresa bezero multzoa:bertan aurkitzen delarik., eta baita izen soziala, kokapena, merkatu kuota, merkataritza lehia maila, giza kapitala, etab.  enpresa erosiko duenari etorkizunean irabaziak emango nizkiona. 1. Beste alde batetik, definizioa osatzeko ezinbestekoa den kostuaren baldintza sartzen dute ondorengoa gehitzen:“… eta hauengatik eroslea prezio altuago bat ordaintzera behartuta aurkitzen da."2.

 

Merkataritza fondoa, merkatariak merkataritza jarduerari eskaintzen dizkion helbidea eta ondarea dira; ondareak elementu ukigarriak (kapitala, instalazioak, izakinak) eta ukiezinak (bezeroak, izen komertziala, entseina, markak, asmakuntzen patenteak, lokalarekiko eskubideak, industria marrazki eta modeloak, ohorezko sariak) biltzen ditu. 

 

Merkataritza fondoak inbertsio estrategia interesgarria jasotzen ditu, funtzionamenduan dagoen  negozio batera zuzeneko sarbidea izatea, lokalaren alokairua adostuta, jarduera burutzeko beharrezko altzari eta makinariarekin, eta garrantzitsuena dena, bezero multzo finko batekin. Ondorioz, eragiketa honek segurtasun kuota substantzial bat dakar berarekin, enpresaren eta markaren sorrera urteko zailtasun nagusienak ekiditeko aukera gehiago daudelako, irekieraren lehen egunetik saltzen hasiaz.

 

Kontzeptua hobeto ulertzeko ondorengo adibidea proposatzen dut:

 

Pedro okindegi bateko jabea da, baina egunero enpresa multinazional batean egiten du lan. Juan da okindegi horretan lanean diharduena, Pedrori hilero alokairua ordaintzen diolarik. Juanek urte asko daramatza bertan lanean, bezero multzo finko bat du eta sortutako marka bat, langileak, makinaria, instalazioak, etab.

 

Suposa dezagun Juanek egun batean lanez aldatzea erabakitzen duela eta ez duela gehiago okindegian lanean jardun nahi. Ze alternatiba ditu?

  • Pedrori iritzia komunika diezaioke eta ondoren izakinak, instalazioak,... saldu merkataritza lokala hustuaz edo,
  • Merkataritza fondoa saldu lezake, sorturiko marka eta bezero multzoaren balio erantsien kontzeptuak aprobetxatuaz eta hauengatik diru gehiago jasoaz, besteak beste, askok “balio giltza bat” deritzotenagatik. Kasu honetan, ez da okindegia “deuseztatzen, baizik eta “okindegia funtzionamenduan” saltzen da.

 

Suposa dezagun B aukera aukeratzen duela eta Alberto dela okindegia funtzionamenduan erosteko interesa duena. Orduan, Albertok negozioa erosiko du Juani dagokion kantitatea ordainduta. Orain, pertsona fisikoaren aldaketa bat egon da baina gainontzekoak berdin jarraitzen du. Alberto da okindegian lanean jarraituko duena langile berdinekin, instalakuntza eta izakin berdinekin, etab, eta bera izango da hemendik aurrera Pedrori hilero alokairua ordainduko diona.

 

Kontabilitate plan orokorrak, horrela definitzen du merkataritza fondoa ”el exceso, en la fecha de adquisición, del coste de la combinación de negocios sobre el correspondiente valor de los activos identificables adquiridos menos el de los pasivos asumidos. En consecuencia, el fondo de comercio sólo se reconocerá cuando haya sido adquirido a título oneroso y corresponda a los beneficios económicos futuros procedentes de activos que no han podido ser identificados individualmente y reconocidos por separado".

 

Ikusi dugun bezala, bi elementu hauek negozio batzuk eta besteak ezberdintzen dituztenak dira, aktibo materialak finantza ditzaketenen esku daude, baina know how-a eta merkataritza fondoa urte askotako lanaren emaitza dira.  

Hasieran  adierazi dugun bezala frankiziek leku asko irabazi dute, know how erantsi bat daramatelako.

 

Sektore guztietan ematen ari diren etengabeko itxieren momentuan, biziraupena eta negozioaren balioa, bezero multzoari eta egiten jakiteari lotuta dago, honek baldintzatu duelarik arrakasta edo porrota. Elementu hauen erosketa eta Kudeaketa egokia erabakigarria izango da, geroz eta lehiakorragoa den mundu batean mantentzeko.

 

Arrazoi horregatik, uste dugu enpresa baten balioa eta hau transmititzeko aukera elementu hauen transmisio egoki batean oinarritzen direla  eta gure ustez hau modu egokian egin daiteke, enpresa barruan transmitituaz. Hau horrela izanik, negozioetara langile moduan sartzeko aukera egingo duten programak  sortu behar ditugu, inmaterialak diren elementu horiek jaso ditzaten denbora nahikoan zehar, esfortzu nagusienak bide horretan joan behar dutelarik.

 

Aholkularietan eginiko gastuak, bideragarritasun planak eta proiektu izugarriak, ez dute balioko, proiektuetarako laguntza izango diren elementuak ez. Horregatik uste dugu beharrezkoena etorkizuneko eroslearen formaziorako balioko duen kontratazioa diruz laguntzea dela eta negozioan hasi berriak direnei finantza bitartekoak erratzea.

 

Bestalde, ez dugu ahaztu behar negozio bat transmititzeko modu asko daudela: erabateko salmenta, zati baten salmenta eta bestearen alokairua, alokairua erosteko aukerarekin,... Irudimena erabili behar dugu eta erosleari inbertsioak finantzatzeko aukera emango dizkion formulak bilatzen lagundu, batzuetan oso garrantzitsuak direnak, eragiketa modu egokian bideratua izateko.

 

Laburbilduz, esan dezakegu negozioen transmisioak, gaur egun konplexutasun handikoa dena, negozioak irekita egitearen eta enplegua mantentzearen marko batean bideratua izan behar duela, ezberdintzen dituzten elementuak mantentzeko modu bakarra delako.

 

cheap shoes nike dunk sb silver box collection - Low shoes - GiftofvisionShops - nike jordans retro 1 camo shoes black friday deals , Sneakers - Women's shoes | IetpShops , New Balance 327 Moonbeam Leopard , men air max jordan 13 , undefined , Where To Buy
Go to top
JSN Boot template designed by JoomlaShine.com